San Fermin Txiki ospatu dute gaur etxeko txikienek. 12:00 aldera hasi dira elkartzen udaletxe aurrean, eta txupina lehertu bezain laister, zezen puzgarrien talde bat atera da korrika, entzierroari hasiera emanez.
Hala, zapi gorria lepoan, herriko kaleetan zehar korrika aritu dira eguerdi parean, Lege Zaharren enparantzatik hasi eta Musika plazaraino, zezen puzgarriak atzetik zituztelarik.