Denboraldi hasiera borobilari jarraipena eman nahi diote Zarautz Gesalaga Okelaneko ontziek. ETE eta KAE1 ligetako traineruek hitzordu bikoitza dute asteburu honetan; izan ere, larunbatean eta igandean estropada bana jokatuko dute, 3. eta 4. jardunaldiak, alegia.
Bihar, Donibane Lohizune Ziburuko VIII. Ikurrina jokatuko dute, Donibane Lohizunen. 16:30ean uretaratuko dira neskak, eta ordubete beranduago izango da gizonen estropada, 17:30ean.
Igandean, Portugaleteko uretan lehiatuko dira. Probisa Ikurrina izango dute jokoan; 11:45ean hasiko da nesken jardunaldia, eta 12:35ean gizonena.