Hondartzako ordenantza izango dute aztergai osoko bilkuran

Intza Trula 2025ko eka. 24a, 09:00

Maiatzeko osoko bilkura, udaletxeko pleno aretoan. (Intza Trula)

San Pelaio jaiak direla eta, ostegunean egin beharrean gaur arratsaldean egingo dute ekaineko osoko bilkura. Hondartzako ordenantzaren aldaketaz aparte, zenbait agiri eta plan ere landuko dituzte.

San Pelaio jaiak ospatuko dituzte bihartik hasita Zarautzen, eta, horren ondorioz, gaur arratsaldera aurreratu dute ekaineko osoko bilkura. 19:00etan hasiko da saioa, udaletxeko pleno aretoan, eta hainbat puntu izango dituzte bertan aztergai; hala nola Zarauzko hondartzako ordenantzaren aldaketaz mintzatuko dira.

Bestetik, Amillubi eremuko higiezin multzoko 1 eta 3 partzelak lehiaketa bidez besterentzako prozedura arautzeko administrazio klausulen agiria onartzea aztertuko dute. Horrez aparte, urte anitzeko giza baliabideak kudeatzeko plana  ere onartuko dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide
OSZAR »