Bueltan-bueltan, Zarauzko ehunka ume ezagutzen ditu Ameztoik. Haur Kultur Taldeko kide izateaz gain, Jalgi dantza taldean irakasle aritutakoa da, eta aspalditik dihardu haurreskolan lanean.
Azken asteotan, gainera, San Pelaio jaietako haurren danborrada prestatzen ere badabil Ameztoi. Izan ere, Haur Kultur Taldeak antolatzen du ekitaldi hori. Ekaineko Zarautz Guka aldizkari digitalean atera da elkarrizketa hau.