Antoniano ikastetxeak irabazi du fiskalitateari buruzko ideia berritzaileen saria

Aritz Mutiozabal 2025ko eka. 16a, 09:00

Ideia berritzaileen lehiaketaren sari banaketa ekitaldia, Donostian. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Lizardi Institutuak bigarren saria eskuratu du. Sari banaketa ekitaldia joan den ostegun arratsaldea egin zuten Donostian.

Zarauzko Antoniano Ikastetxea HLBHIPk  irabazi du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuak fiskalitatearen inguruan antolatzen duen ideia berritzaileen lehiaketaren lehen saria, Txia Untxia izeneko proiektuagatik. Antonianoko ikasleen lanaren helburua da zazpi urteko haurrengan iruzur fiskalari buruzko kontzientzia sortzea.

Hori guztia azaltzeko, bideo bat prestatu dute, eta bertan basoko animaliak diren protagonista eta baso azenarioek txanponen funtzio betetzen duten. Ekimena jolas interaktiboekin osatzen da, kontzeptu ekonomiko eta fiskalak modu goiztiar batean ulertzen laguntzeko.

Bi bigarren sari ere eman dituzte, eta horietako bat ere Zarautz ikastetxe batek lortu du: Zarauzko IES Lizardi BHIren Etorkizun hobe baten prezioa proiektuak jaso du; bestea, berriz, Donostiako CPEIPS San Ignacio de Loyola HLBHIPren FiskalUp: Gamifikazioa eta Aholkularitza doakoa iruzur fiskala ekiditeko proiektuak.

Lehiaketaren sari banaketa ostegun arratsaldean egin zuten, Donostiako Foru Jauregiko Gunea aretoan. Ekitaldian Eider Mendoza ahaldun nagusia eta Itziar Agirre Ogasuneko eta Finantzetako diputatua izan ziren. Lehiaketan saritutako ikasleak zoriontzeaz gain, zergak ordaintzeak gizartearen ongizatea hobetzen laguntzen duela azpimarratu zuen Mendozak. Aurten, Gipuzkoako 93 ikastetxek eta 3.236 ikaslek egin dute  zerga heziketaren inguruan Gipuzkoako Foru Ogasunak bultzatzen duen unitatea.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide
OSZAR »